Oharrak

IGEk antolatzen ditu eskolaz kanpoko jarduerak Educalia enpresaren bitartez. Aurreko urteetan bezala koordinatzaile orokor bat egoteaz gain, beste arduradun bat dago ikastetxean egunero ematen diren gora beherak kudeatu ahal izateko; Ikastetxe, irakasle, familia, hornitzaile eta haurrekin komunikazio oso arina izatea ahalbidetzen duen egoera.


Pasa den urtearekin alderatuta, ekintza berriak izango ditugu, hala nola, gimnasia erritmikoa eta Zirkoa. Aurten hiruhilabetero geratzen diren plaza libreak eskainiko dira eta eskaintza berriak gehitzen joango gara,
adibidez, pintura.

Bestetik, IGE barruan eta ikasturtean zehar entrenamenduak eta lehiaketak burutzen dituzten beste bi talde daude:Txirrindularitza taldea (asteazken eta ostiral arratsaldetan ) eta Iturribero Mendi Taldea, hauek irteerak hainbat igandetan.